Aspalditik zuekin harremanetan ipini barik... Proiektore berrien zain egon gara hurrengo saio bat antolatzeko, baina momentuz ez dira heldu. Dena dela otsailaren 28an, arratsaldeko 4:30ean elkarrekin bilduko gara hurrengo gai ordenarekin:
- Pizarra digitala (Erabilpen praktikoa)
- Proiektore berrien kokapenaren proposamenak
- Ikastetxeko web orri berria
- Galderak eta iradokizunak
Proiektua aurrera doa eta segur aski zuetariko guztiek jardueraren bat egin duzue klasean ikasleekin IKTak erabiltzen. Askotan besteek egiten dutena jakitea eta ezagutzea aberasgarria izan daiteke. Horregatik anima zaitezte ebaluazio orriak betetzera eta nire kasilleroan utzi. Honekin batera bidaltzen dizuet artxiboa.
Helbide honetan artikulu interesgarri bat topa dezakezue
http://www.educaweb.com/EducaNews/interface/asp/web/NoticiesMostrar.asp?NoticiaID=2206&SeccioID=2479
Agur bero bat