martes, octubre 17, 2006

Formakuntza modulua

Asteazkenean, urriaren 18an, eta Berrikuntza Proiektuaren barruan (Teknologia berrien bitartez betiko baloreak indartu), Formakuntza moduluari hasiera emango diogu. Marian York izango da modulu honen txostenemailea.
Bete nahi ditugun helburuak hurrengo hauek dira:
  1. Irakasleentzako komunitate birtual baten funtzionamenduaren berri ematea.
  2. Komunitate hori lankidetza-testuinguruan kokatzea.
  3. Erabiltzeko prest eta hezkuntza-etapaka antolatuta dauden material digitalak eskuratzeko modua erakustea.
  4. Banako eta taldeko web guneak aise eta erraz eraikitzeko aukerak zabaltzea.
  5. Hausnarketa egitea ikastetxean IKTen gainean: ereduak, zergatiak, helburuak, betekizunak eta antolamendu-beharrak.

Arratsaldeko 16:30ean zure zain izango gaituzu.

martes, octubre 10, 2006

Urriaren 11an, 10:45ean bilera


Urriaren 11an, asteazkenean, institutuko irakasle gelan bilduko gara hainbat puntu tratatzeko:

  1. Proiektuaren onarpena eta orainarte egindako erosketak
  2. Proiektuan parte hartzeko maila ezberdinak
  3. Parte hartzaileen zerrenda eta posta zerrenda
  4. Institutuan dauzkagun baliabideak:

5. 10 orduko hasierako formakuntza moduloa (Urriaren 18an, 16:30ean)

6. .........


Parte hartzera animatzen zaituztegu