Bete nahi ditugun helburuak hurrengo hauek dira:
- Irakasleentzako komunitate birtual baten funtzionamenduaren berri ematea.
- Komunitate hori lankidetza-testuinguruan kokatzea.
- Erabiltzeko prest eta hezkuntza-etapaka antolatuta dauden material digitalak eskuratzeko modua erakustea.
- Banako eta taldeko web guneak aise eta erraz eraikitzeko aukerak zabaltzea.
- Hausnarketa egitea ikastetxean IKTen gainean: ereduak, zergatiak, helburuak, betekizunak eta antolamendu-beharrak.
Arratsaldeko 16:30ean zure zain izango gaituzu.